Asteburuko aurreikuspenak
Ostirala, urriak 24
17:00. Lucho Royero, Gizarte Politiketako zinegotzia, eta Ana López de Uralde, Alkatetza eta Harreman Instituzionaletako zinegotzia, Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak Aldabe Gizarte Etxean antolatutako Kolonbiartasun Migratzailearen hilabetea ospatzeko ekitaldian izango dira.
Larunbata, urriak 25
- 11:30. Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak Udal Liburutegien Sareko Liburu Trukearen XV. Merkatua bisitatuko du, Liburutegien Eguna ospatuz, Iradier Arenan.
- 12:00. Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotzia eta Pascual Borja Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzia APDEMAk antolatutako “Inklusioa gara” horma-irudi parte-hartzailearen inaugurazioan izango dira, La Paloma kaleko 1. zenbakian, egoitzaren aurrean.
- 17:00. Ana López de Uralde Kirol zinegotzia Espainiako Boxeo Federazioak antolatutako Emakumezkoen XVII. Iberdrola Kopan izango da, Mendizorrotzeko kiroldegian.
- 18:30. Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Pascual Borjak Gasteizko Mendekoste Eliza Ebanjelikoaren 50. urteurrenean parte hartuko du, erakundearen instalazioetan (San Miguel de Acha kalea, 31).
Igandea, urriak 26
10:30. Beatriz Artolazabal lehen alkateordeak, Ana López de Uralde Kirol zinegotziak eta Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotziak ASAFES elkarteak Plaza Berritik antolatutako “Eskuz esku buru osasunaren alde’ VI. Ibilaldi Solidarioan parte hartuko dute.
