Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, urriak 17
-19:00etan, Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi Ana López de Uralde Down Araba elkartearen 30. urteurreneko galan izango da, Goiuri jauregian.
Larunbata, urriak 18
-14:30ean, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Beatriz Artolazabal lehen alkateordea eta Udal Gobernuko zinegotziak “Las Cuatro Torres” Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkarte Probintzialak Guardiako Villa Lucía Zentro Tematikoan antolatutako Erretiratuen Eguneko ospakizunean izango dira.
Igandea, urriak 19
-10:30ean, Ana López de Uralde Kirol eta Osasun zinegotziak, María Nanclares Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, eta Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak Bularreko Minbiziaren aurkako VI. Lasterketa Solidarioan parte hartuko dute.
-12:00etan Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotzia “Kulturarteko Topaketa” haur eta nerabeen kultura- eta aisialdi-ekitaldira joango da, Vitoria-Gasteiz Hobetuz Txikiren eskutik, Santa Barbara plazan.