Noticias del País Vasco

Arabako Komunitate Energetikoen Kongresuak tokiko energiaren etorkizuna aztertuko du zazpi saio tematikorekin eta elkarlaneko tailer batekin

Gasteizko Goiuri Jauregian, azaroaren 10ean eta 11n, Arabako Komunitate Energetikoen Kongresuaren lehen edizioa egingo da, “Bertako eremutik eraldaketa globalera” lelopean, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatuta. Topaketak eragile publikoak, erakundeak eta herritarrak bilduko ditu, lurraldeko eredu energetikoa eraldatzen ari diren esperientziak eta irtenbideak partekatzeko.

Bi egun horietan, kongresuak zazpi saio tematikotan egituratutako agenda eta hausnarketa, esperientzien trukea eta baterako lana uztartuko dituen tailerra eskainiko ditu.

Lehenengo jardunaldia, azaroaren 10ean, astelehenean, hasiko da ongietorri instituzionalarekin, Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru-diputatuaren eskutik, eta irekiera inspiratzaile batekin jarraituko du, Tomas Orbearen, Gasteizko garapen jasangarriari eta herritarrari buruzko bultzatzailearen, eskutik. Ondoren, etorkizuneko komunitateetarako gakoei buruzko saioak egingo dira eta, horietan, elektrifikazioa, biltegiratzea eta malgutasunaren gaiak jorratuko dituzte besteak beste. Mauro Ostinelli, Joaquín Villar eta Joan Herreraren hitzaldiak izango dira bertan. Ondoren, elkarrizketa izango da Euskadiko eta Nafarroako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoen artean.

Arratsaldean, Biltegiratze banatuari buruzko soluzio berritzaileak aurkeztuko ditu Joan Herrerak eta Prateko Energia, Mugikortasun Jasangarria eta Partekatua gaia izango du hizpide KarKarCar plataformako Jorge Ariasek. Lehenengo jardunaldia tokiko kasu arrakastatsuen saio batekin amaituko da, Gasteizko zein Arabako hainbat udalerritako komunitate energetikoen esperientziekin; horien artean izango dira Gazteluko energia-komunitateko Iñigo Fernández, Ariznabarrako energia-komunitateko José María Martioda, Olabarri energia-komunitateko Juan Bautista eta Zalduondo energia-komunitateko Egoitz Iradier, baita energia-komunitate industrial bat ere.

Azaroaren 11n, asteartean, Maria Carmen Morantek, CIC energiGUNEko egoera solidoko mikroegitura taldeko liderrak, irekiko du jardunaldia, eta berrikuntzari eta etorkizuneko joerei buruz hizketan jarraituko du.

Lehenengo saioan, Noelia Uribe-Pérezek hartuko du parte eta Tecnaliako eNeuron energiaren kudeaketa adimendunaren proiektuakri buruzko azalpenak emango ditu. Bestalde, Daniel Bielsak energia-biltegiratze aurreratuari eta CIE EnergiGUNEren proiektuei buruz hitz egingo du. Halaber, Energia Berriztagarrien etorkizuneko prospekzioak ere izango dira hizpide, CENEReko Mónica Aguadoren eskutik. Amaitzeko, Roseo Eólicako Ariana Martínek energia-komunitateei eta energia mini-eolikoaren plangintzari buruz hitz egingo du.

Ondoren, energia-komunitateentzako finantzaketari eta laguntza publikoei buruzko saioa egingo da eta Gasteizko Udalak hartuko du parte. Energia-komunitateentzako udal-hobari eta -dirulaguntzak izango dituzte hizpide. Gainera, Arabako Foru Aldundiak egiten duen lurralde mailako bultzada ere jorratuko dute. Saioa osatzeko, crowdfundingeko esperientzia komunitarioa landuko dute. Bertan izango da Iñaki Ormazabal, CE Martxoak 8 ordezkatuz. Horrez gain, Gorka Mendiak Fiare Banca Éticaren finantzaketa etikoa azalduko du, eta Ecrowdeko Jordi Solék finantzaketa kolektiboa.

Biltzarrak eraldaketa energetikoaren eragin soziala ere jorratuko du, pobrezia energetikoari eta inklusioari arreta berezia eskainiz. Horretarako, Silvia Pérez Pobrezia Energetikoan aditua eta Cadizeko EKBko koordinatzailea izango da, eta gai hau jorratuko du: Komunitate energetikoak eta zaurgarritasuna: inor atzean utziko ez duen trantsizioa.

Era berean, txirotasun energetikoari buruzko azterketetan unibertsitateak betetzen duen lana jorratuko dute EHUko Oihana Aristondorekin. ECODESeko Carlos Pesquek parte hartuko du bertan eta trantsizio justu eta inklusiboa izateko komunitate energetikoen adibideak eskainiko ditu. Topaketari amaiera emateko, tailer parte-hartzailea egingo da, etorkizunera begirako lurralde mailako ibilbide-orri partekatua zehazteko. Jardunaldiari amaiera Borja Rodríguez Gasteizko Udaleko Hiri Ereduaren, Hirigintzaren, Etxebizitzaren, Garbiketaren eta Ingurumenaren Saileko zinegotziak emango dio.

Izen-emateak zabalik daude kongresuaren webgune ofizialean. Bertan, tokiko eta lankidetzako energian interesa duten pertsona guztiak daude Arabako orainaldi eta etorkizun energetikorako funtsezko hitzordu honetan parte hartzera.

Kongresuari eta agenda xehatuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Eraldaketa Komunitariorako bi Bulegoen webguneak:

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies