Noticias del País Vasco

2026ko ordenantza fiskalek Ogasun Batzordearen onespena jaso dute

  • %2,5eko eguneratze orokorraren proposamena onartu da
  • Gizarte zerbitzuen prezioei eutsiko zaie fiskalitateari buruzko txosten batean zehaztu arte

Udal Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordio politikotik sortutako 2026ko ordenantza fiskalak behin-behinean onartu ditu gaur Ogasun Batzordeak, zerga, tasa eta prezio publikoetan % 2,5eko eguneratzea egiteko proposamenarekin.

Jon Armentia Ogasun zinegotziak azaldu duenez, itun fiskal berria kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko Udalari “fiskalitate propioa” emateko Gobernuak ezarritako helburuarekin lotuta egindako “aurrerapena” da.

Armentiak azaldu duenez, Etxebarriaren Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioa ahalbidetu duten transakzio-zuzenketen abiapuntua “herritarren premiekin bat datozen diru-sarrerak bermatzeko adostasunak bilatzeko eta bien arteko desberdintasunak gainditzeko betebeharra izan da. Ezin gara etengabe kanpoko baliabideen mende egon, funtzionamendu-gastuak ez estaltzeko eta zerbitzuak eteteko arriskua baitugu”.

 Ildo horretan, Ogasun zinegotziak gogorarazi du ordenantzetatik datozen diru-sarrerek “ozta-ozta estaltzen dutela Udaleko langileen gastua” (2025ean 178 milioi euroko aurrekontua du gastu horrek).

2026ko ordenantzek berritasunak izango dituzte. Besteak beste, % 50eko errekargutik salbuetsita egongo dira bertan erroldatutako pertsonarik gabeko etxebizitzak, urtean elektrizitate (750 kwh) edo urari (20m3) dagokionez gutxieneko kontsumoa egiten badute; % 65era arteko hobaria EIOZn enpresa sortu berrientzat, sortutako lanpostuen arabera; edo % 10eko hobaria lortzeko edukiontzi marroiaren irekitze kopurua gutxitzea.

Arlo sozialean, prezioek ez dute inolako aldaketarik izango, sistemaren funtzionamendu egokia bermatuko duten prestazioak, kostuak eta prezioak aztertuko dituen fiskalitateari buruzko ponentzia bat sortu bitartean.

 Behin betiko onarpena

Datorren ostiralean, eztabaida Udalbatzara iritsiko da eta bertan behin behineko onarpena egingo da. Behin betiko onarpena abenduaren 19ko osoko bilkuran egingo da.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies