Noticias del País Vasco

2026ko Inauteriak iragartzeko kartelaren lehiaketara aurkezteko epea zabalik

  • Proposamenak jasotzeko azken eguna abenduaren 9a izango da, 23:59an

 

2026ko Inauteriak iragartzeko kartelaren lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago. Artista bakoitzak 3 eta 5 ilustrazio edo diseinu bitarteko dosier bat aurkeztu behar du, eta haietako bik kartelak izan behar dute. Kartel horiek aurreko lanetakoak edo simulazioetakoak izan daitezke. Lan guztiak sinadurarik gabe agertu beharko dira, pertsona ez identifikatzeko, eta azken artearen kalitatea eta hautagaiaren ilustrazio- eta/edo diseinu-laneko estiloa edo gaitasunak baloratzeko.

Hautagaitzak aurkez daitezke azaroaren 12ko 23:59ak arte. Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Herritarrei Arreta Emateko Bulegoetan, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, helbidean, eta legez aurreikusitako gainerako moduetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Hautagai guztien artean epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu, eta beste hiru erreserban. Erabaki hori abenduaren 24an jakinaraziko zaie. Finalista bakoitzak kartel bat egin beharko du eta amaituta aurkeztu behar du abenduaren 9a bano lehen (23:59ra arte). Lanek argitaragabeak izan behar dute, eta ezin dira aurreko beste lehiaketa batzuetan sarituak izan. Kultura Zerbitzuak 2025eko abenduaren 19an emango du irabazlearen berri.

2026ko Inauterien ekitaldiak iragartzeko kartelaren egilea izateaz gain, 2.000 euroko saria emango zaio irabazleari. Gainerako proposamen finalista bakoitzak 500 euroko saria jasoko du. 

Informazio gehiago

Deialdiaren oinarriak (PDF)

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies