Noticias del País Vasco

Udalak 30.000 euroan handitu ditu euskararen erabilera sustatzen duten ekimenetarako laguntzak

  • Guztira, 199.000 euro bideratuko dira proiektuak diruz laguntzera

Tokiko Gobernu Batzordeak euskararen erabilera sustatzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdiko kreditua handitzea onartu du gaur goizean. Euskara Zerbitzuak 30.000 euro gehiago bideratuko ditu laguntza horietara; 199.000 euro guztira, hau da, aurreko ekitaldiko deialdian baino 103.000 euro gehiago.

Zehazki, A Taldera bideratutako zenbatekoa handituko da, eta 89.000 eurora iritsiko da laguntza-ildo horretan, gurasoen elkarteek edo guraso-elkarteen federazioek antolatutako ezohiko ekintza edo jardueretarako, baldin eta jarduera horien helburua euskara erabiltzeko ohiturak sortzea edo sentsibilizatzea bada.

“Aurrekontua handituta, guraso-elkarteen inplikazioa aitortu eta babestu nahi dugu, balio handiko proposamenak aurkeztu baitituzte euskara txikienei haien egunerokoan hurbiltzeko. Igoera horri esker, euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko ekimen gehiago bultzatu ahal izango ditugu, Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburu nagusietako bat lortzeko bidean aurrera eginez”, adierazi du Maria Nanclares Euskara zinegotziak.

Dirulaguntzen programa, besteak beste, kirol, hezkuntza, kultura eta komunikazio arloetan euskararen erabilera sustatzeko proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten pertsona, erakunde eta enpresei zuzenduta dago.

Laguntza-lerroak

Deialdiak 4 laguntza-lerro ditu. A taldekoei B taldekoak gehitu behar zaizkie, 65.000 eurorekin, eta kirolean, aisialdian eta denbora librean euskararen erabilera sustatzen duten proiektuak finantzatzea dute helburu, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko. Jarduerak publiko orokorrari edo modu espezifikoan haur eta gazteei zuzendutakoak izan daitezke. Bestalde, C Taldearen dirulaguntzek 30.000 euro bideratuko dituzte lan osoa edo zati bat euskaraz egiten duten Gasteizko hedabideetara. Azkenik, D Taldeko lerroak 15.000 euroko laguntzak eskainiko ditu azaroaren 1etik abenduaren 17ra bitartean, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskarazko kultur jarduera sustatzeko jarduerak antolatzeko.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies