Gasteizek bat egin du Erretinaren Mundu Egunarekin

- Hori dela eta, udaletxea urdinez argiztatuko da
Bihar igandea, irailak 28, Erretinaren Munduko Eguna dela eta, Gasteizko Udalak Urdinez argiztatuko du udaletxeko fatxada.
Egun honen xedea erretinari eragiten dioten gaixotasunei buruz kontzientziatzea da, begiaren funtsezko zati hori argi ikusteko aukera ematen baitigu. Helburu nagusia da ikusmen-osasunaren garrantziari buruzko kontzientzia sortzea eta erretinako gaixotasunekin bizi direnei laguntzea, makula-endekapena edo makula-edema diagnostiko goiztiarraren bidez, eta ikerketa bultzatzea eta arreta egokia sustatzea.