Noticias del País Vasco

Udalak berriro lizitatuko ditu Erdi Aroko hiriguneko telekomunikazioko harguneen obrak, lehen lehiaketa hutsik geratu ondoren

Vitoria-Gasteizko Udaleko Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak Erdi Aroko Hiriguneko telekomunikazio- eta konexio-harguneak sare nagusira konektatzeko obrak lizitatuko ditu berriro, lehen deialdia hutsik geratu ondoren.

Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren zinegotziak batzordean azaldu duenez, “lizitazioa hutsik deklaratu ondoren, Saila sektoreko hainbat enpresarekin harremanetan jarri zen, parte ez hartzeko arrazoiak ezagutzeko. Jakinarazi ziguten gaur egun lan-eskaera handia eta eskulan eskasia dagoela, eta Erdi Aroko Hirigunean lan egiteko baldintzak beste eremu batzuetan baino deserosoagoak direla, eta, beraz, nahiago dutela obra sinpleagoak egin”.

Hala eta guztiz ere, Udalak proiektua berraktibatzea erabaki du, eta Kontratazio Zerbitzuari plegu tekniko berria bidali dio, lizitazio berriari lehenbailehen ekiteko.

Aurrekontua 150.000 euroan mantenduko da. Hala ere, doikuntza teknikoak sartu dira lehiaketa enpresentzat erakargarriagoa izan dadin.

Berrikuntza nagusien artean, jarduera eremuak multzokatzea erabaki da, garraioaren eta joan-etorrien kostuak murrizteko eta zoladura mota berarekin lan egitea errazteko. Erabaki horrek aukera emango du puntu bakoitzean atari eta bizilagun gehiagori zerbitzua emateko, baina jatorrizko pleguan jasota zeuden kokapen batzuk kanpoan geratuko lirateke lehen fase honetan. Esku-hartzeak eremu zehatzetan biltzeak obrek bizilagunen eguneroko bizitzan izan dezaten eragina minimizatzen lagunduko du, Erdi Aroko hiriguneko hainbat puntutan joan-etorriak eta mozketak murriztuz.

Artolazabalek ohartarazi du, halaber, Teléfonicak sare nagusirako harguneen kokapena eman zain dagoela Udala; izan ere, informazio hori beharrezkoa da lanetan ezustekorik ez izateko. “Informazio guztia ematen ez bazaigu, baliteke aurreikusi gabeko zangak ireki behar izatea, eta horrek aldaketa txikiak ekar ditzake obran”, adierazi zuen.

Obrak sei hilabeteko epean egitea aurreikusten da. Horietatik bi hilabete, gutxi gorabehera, zoladura hornitzeko erabiliko dira, eta lau lanak egiteko.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies