Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, irailak 26
-18:00etan Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta María Nanclares, Sonia Díaz de Corcuera, Lucho Royero eta Izaskun Reyes zinegotziak Erdi Aroko xxii. Azokaren inaugurazioan izango dira, Aihotz plazan.
Larunbata, irailak 27
-17:00etan Jon Armentia bigarren alkateordea Extremaduraren egunean izango da, eta FAEDEren Veturia 2025 saria Mikel Torres lehendakariorde eta ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuari emango diote, Zabalganako gizarte etxean.
-17:00etan Lucho Rroyero Gizarte Politiketako zinegotzia Mauritania Euskadi Kultur Elkarteak Dendaraban antolatutako jarduera soziokulturalean izango da.
Irailak 28, igandea
-11:00etan Ekonomia Sustapeneko zinegotzi María Nanclaresek Unibertsitate Eztabaidarako Espainiako Ligaren (LEDU) finala itxi eta lehen saria emango du, Europa Biltzar jauregian.
-11:30 Maider Etxebarria Gasteizko alkateak eta Ana López de Uralde kirol eta Osasun zinegotziak Gasteizko Minbiziaren aurkako XI. Martxan parte hartuko dute, Andre Maria Zuriaren plazan.