Noticias del País Vasco

Lankidetza-hitzarmena onartu dute Arabako Foru Aldundiarekin, udal-azpiegitura eta -zerbitzuak 2,5 milioi eurorekin finantzatzeko

  • Arabako herritarrentzako inbertsio estrategikoak ordaintzera bideratuko da

 

Tokiko Gobernu Batzordeak lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Arabako Foru Aldundiarekin, 2025. urtean udal-azpiegitura eta -zerbitzu publikoetan inbertsio estrategikoak finantzatzeko. Foru-erakundeak 2,5 milioi euro emango dizkio Udalari, zuzenean “zerbitzu publikoak hobetzeko, enplegua sortzeko eta herritarrentzako aukera berriak sortzeko” balioko duten proiektuak bultzatzeko.

“Vitoria-Gasteizek ez die arreta bertako biztanleei bakarrik eskaintzen, baita gure kirol, kultura, aisialdi, garraio eta bestelako ekipamenduak erabiltzen dituzten arabar guztiei ere. Hitzarmen honek errealitate hori aitortzen du eta erakundeen arteko lankidetza indartzen du”, azpimarratu du Maider Etxebarria alkateak.

Hitzarmenaren bidez, funtsezko 9 inbertsio ordaindu ahal izango dira, batzuk dagoeneko martxan daudenak, hiriaren eta Araba osoaren beharrei erantzuteko:

  • Kongresuak eta kultura: hobekuntzak Felix Petite antzokian (200.000 €) eta Europa Biltzar Jauregian (200.000 €).
  • Bide publikoa: hiriko hainbat puntutan argiak modernizatzea (300.000 €) eta industrialdeetan eta tokiko erakundeetan asfaltatze-lanak egitea (750.000 €).
  • Mugikortasuna: bizikleta-konexioa Parke Teknologikoarekin (600.000 €) eta Álava Busen geltokiak jartzea Gasteizen (300.000 €).
  • Ingurumena: inbertsioak Gardelegiko zabortegian (200.000 €).
  • Kirola: kirol-instalazioak hobetzea (500.000 €), besteak beste, Olarambeko eta Zaramagako futbol-zelaiak.
  • Landatar eremua: haurrentzako jolasak eta parke bioosasungarriak jartzea udalez peko erakundeetan (150.000 €).

Erakundeen arteko lankidetza

Akordio horrekin, Udalak eta Aldundiak aurrerapausoa eman dute erakundeen arteko koordinazioan eta lankidetzan, Gasteizen eta lurralde historiko osoan bizi-kalitatea hobetzeko elkarrekin lan eginez.

Zentzu horretan, alkateak azaldu duenez, inbertsio horiek “arabar guztiok partekatzen ditugun zerbitzuak indartzen dituzte, eta Gasteiz Arabako erreferentziazko hiri bihurtzen dute”.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies