Auzoko bizilagunen elkarteak erabil dezan Goikolarran lokal bat erostea esleitu dute

- Eraikina Zalduondo kalean dago eta 179 m2 ditu
Rocio Viteroren adierazpenak (mp3)
Tokiko Gobernu Batzordeak Goikolarran auzoko auzo-elkarteak erabiltzeko lokal bat erosteko esleipena onartu du gaur.
Adania Residencial enpresari esleitu diote 179 m2-ko higiezina aurkeztutako eskaintzaren arabera, 116.363 euroan. Higiezinak, beheko solairuan, 179 m2 ditu, eta Zalduondo kaleko 27. zenbakian dago. Lokala auzokideentzat erabilgarri egongo da banantze- eta egokitze-obrak egiten direnean, bai eta Jabetza Erregistroan inskribatzen denean ere.
Esleipen hau Udal Gobernuaren eta EH Bilduren arteko 2025eko aurrekontu akordioaren emaitza da. Horrela, Goikolarrak bizilagunen elkarte-jarduerarako gune propioa izateko duen beharrari erantzungo zaio.
Jon Armentia alkateorde eta Ogasuneko zinegotziaren arabera, lokal honekin “auzoko bizilagunek beren jardueretarako lokal bat izateko egindako eskaerari erantzuten diogu, eta, gainera, bizikidetza eta Goikolarrak nortasun propioa eraiki ahal izatea errazten dugu herritarren parte-hartzearen bidez”.
Bestalde, Rocio Vitero EH Bilduko bozeramaileak honako hau azpimarratu du: “Goikolarra auzoari elkarte eta aisialdi jarduerak aurrera eraman ahal izateko bilera-gune bat eskaintzeko urratsak ematen jarraitzen dugu. Auzoarekin dugun konpromisoa aurrekontu-akordioan partida hau sartzerakoan argia da: auzotarren eskaerari erantzun nahi diogu, auzoa hau bezalako oinarrizko ekipamenduez hornituz”.